XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

153. Zenbat neurtzen du 2,544696 metro karratutako azalera duen esfera batetako zirkulu nagusi baten zirkunferentziak?.

154. Zein da 0,40 metrotako lodiera duen esfera huts baten barrengo eta kanpoko azaleren batura, kanpoko diametroak 1,05 metro neurtzen duelarik?.

155. Aldeko 80 zm. dituen metalkizko kubo bat galdatu da esfera batetan bihurtzearren; zein da bere diametroa eta zenbat zentimetro karratu gehiago ditu kuboak esferak baino?.

156. Zein da esfera baten bolumena, zeinen zirkulu nagusi batek 6,16 dezimetro karratutako azalera baitu?.

157. Zein da 0,84 metrotako erradioa duen esfera baten bolumena?.

158. Zein da esfera baten bolumena zeinen zirkulu nagusietako baten zirkunferentziak 4,62 metro neurtzen baititu?.